Hamadriade

Hamadriade
Ezaugarriak

Greziar mitologian, Hamadriadeak zuhaitzetako lamiak dira. Driadeen oso antzerakoak dira, baina Hamadriadeak zuhaitz zehatz batekin lotuta daude, eta hil egiten dira euren zuhaitza mozten bada. Arrazoi honegatik, jainkoek eta driadeek, zuhaitzak mozten zituzten gizakiak zigortzen zituzten.

"Jakintsuen oturuntza"n, Ateneok, zortzi hamadriade aipatzen ditu, Oxilo eta Hamadria izeneko dontzeila baten alabak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search